Venezian jaio zen eta biolin-jotzailea zuen aita. Etxean ikasi zuen, eta, halaxe, biolina zuen musika tresnarik gustukoena.
Teologia ikasi zuen, eta 25 urterekin apaiztu zen. Ilegorria zenez, “abade kaskagorri” esaten zioten ikasleek.
Biriketako gaitz batek jo zuen, eta horregatik apaizgo-zereginak arindu zizkioten. Hala, musikarako beka bat eduki zuen. La Pieta izeneko umezurtz-etxe batean aritu zen abade, baina hango arduradunek laster proposatu zioten musika irakasteko
Ikasleentzat atonduriko lanak 600 baino gehiago dira. Kontzertu haietatik, gaur egun, "Lau urtaroak" izenekoa da jende xeheak gehien ezagutzen duena, baina besteak ere ez dira batere txarrak.
NOLA LANDU:
Musikograma bitartez eta ipuinaren bitartez.
Ipuina Vivaldik berak idatzitako poematan oinarrituta dago eta hor aipatzen ditu
musikaren bitartez gero deskribatuko dituen: txoriak, erreka, ekaitza, hortzak dardarka...