Modu asko daude ENTZUNALDIAK lantzeko. Garrantzitsua da umeak aktiboki parte hartzea,
jolas moduan musika barneratzea.
Hainbat elementuz baliatuko gara:
ANTZERKIA: "Persiar merkatuan" musikak hainbat egoera deskribatzen ditu.
IPUINA: "Lau urtaroetan" Vivaldik deskribatzen dituen elementuez baliatzen gara ipuina sortzeko.
JOLASA: "Jostailuen sinfonian" jolasa proposatzen dugu.
BERBALIZATZEA: Doinuari hitzak jarriko dizkiogu. Lehoiarena, intxaurrauslea...
MUSIKOGRAMA: Gida bisual bat da, obra bere osotasunean ikusteko aukera ematen digu, forma.
Musikograma garatuenetakoak Jos Witackek proposatutakoak dira. Carl ORFFen
ikasle izandako Pedagogo Belgiar honek asko garatu du gaia.
J. Wuytack
SARRERA
XX. mendean zehar, musikaren heziketa irakurtzeari eta idazteari lotua egon da batik bat. Musika, bereziki gaitasun hori zeukaten pribilegiatuentzat omen zen.
Helduek askotan esaten dugu “Ez dut belarririk”, eta esaera honek adierazi behar luke ez dugula belarria entrenatuta, zeren eta gehienetan konszienteki musika entzun beharrean “fondoko musika” entzuten dugu.
Carl Orff eta Zoltan Kodály musika pdagogoen ustetan, musika guztiontzat da eskuragarri eta ez da ezinbestekoa konposizio ikasketak egitea emozioarekin eta esperientzia estetikoarekin harremanetan jartzeko. Honek, musika guztiongana eraman gaitzaketen metodologiak sortzera eraman zituen.
Musika heziketaren helburu nagusia, musika bizi eta ulertzea da. Hezkuntza sisteman dagoenez, ikaslearen heziketa globala lortu behar dugu.
Musika esperientziaren barruan audizioak leku garrantzitsua betetzen du, musikaren izatearen arrazoi nagusia delako.
Gaur egun, grabazioei esker, inoiz baino erreztasun gehiago dugu edozein musika entzuteko. Irakasleak orientatuko du ikaslea eta kontuan izan beharko du ikaslearen garapen sikologikoa, gusto musikalak, inguru kulturala eta nola ez, irakaslearen gustoak ere.
Musika entzuketak ikaslearen PARTEHARTZE AKTIBOA eskatzen du. Hori dela eta, aurretik entzuketa prestatzea komeni da ariketa desberdinen bitartez. Askotan, ezezaguna duten musika ez dute baloratzen, ulertzen duten musika bakarrik onartzen dute. Irakaslearen eskutan dago ikasleengan arreta lortzea.
TRATAERA SIKOPEDAGOGIKOA
Musika lengoai bat al da ? Betiko eztabaida.
Lengoaiak hartzaileak dekodetuko duen objektu bat errepresentatu edota ideia bat trasmititzen du. Musikak berriz, entzulearengan emozioak azaleratzea bilatzen du.
Beharrezkoa al da musika lengoaia ondo ezagutzea musika obra batekin gozatzeko?
Literatura irakasle batek profesionala ez den batek baino gehiago gozatuko al du Xabier Leteren poesia batekin?
Ez du zergaitik hala izan behar.
Pertzepzioaren berezitasun bat esperientzi estetikoetan, bere globaltasuna da. Hau betetzen da ikusmenarekin. Hau da, kuadro bat ikusten dugunean, detaile batetan fijatzen garenean ere, osotasunaren pertzeptzioa ez dugu galtzen.
Musikarekin berriz, osotasunaren ikuspegia zailagoa da. Kantua motza bada, bere formaz jabetzen gara, baina luzea bada, metodología bat behar dugu bere forma asimilatzeko.
Ikusmenak abantaila dauka entzumenarekiko, orainean gertatzen delako eta osotasuna biltzen duelako. Entzumena aldiz, denboran zehar gertatzen da.
Honengatik ikusmena erabiliko dugu entzunaldiaren osotasuna ulertzeko.
Obra baten melodía, erritmo, tinbre eta abarren ezagutza ez da nahikoa, sensibilitatea ere kontuan hartu beharko dugu obra baloratzeko orduan.
Afektiboki, audizioa edertasunaren terrenoan kokatzen da. Edertasunak gure bizitza aberasten duela ulertzen lagundu behar diogu ikasleari.
Musikarako gaitasunaren berezkotasuna eta gurasoengandik jasotzen delaren usteak ondorio kaltegarriak izan ditu musikaren heziketan. Gauza ez da gaitasuna izatea edo ez izatea, baizik eta gaitasuna gradu handiago edo txikiagoan izatea.
AUDIZIOAREN PEDAGOGIA
Audizio bat egiten dugunean, obra hori hobeto ulertzen lagun gaitzaketen elementuak landu behar ditugu.
-BIOGRAFIA: Musikariaren biografia zabala lantzeak ez du zentzurik. Modu bizi eta eraginkorrean, obrarekin zerikusi zuzena
duten berezitasunak aipatzea nahikoa da.
“Animalien inauteria hobeto ulertu daiteke zein egoeratan sortu zuen esaten bazaigu”
-HISTORI- KULTURAL ALDERDIA: Hobeto ulertuko dugu obra, idatzitako garaiko gorabehera historiko–kulturalak ezagutuz gero.
-DESKRIBAPENA: Musika programatikoa denean (Asia erdiko estepan, Beethovenen 6. artzai sinfonia…) gertatzen dena adieraztea
komeni da. Beste batzuetan konpositoreak girotzea bilatzen du, anbiente bat, ebokazio bat.
Musika programatikoa erromantizismo garaiarekin lotzen bada ere, Vivaldiren lau urtaroak eta Messiaen modernoak
ere egiten dute.
-ALDERDI TEKNIKOA: Soinuak ulertzeaz gain, entzundakoa oroitu ere egin behar dugu. Erritmoa, melodia, armonia eta tinbrea landuko
ditugu eta nola ez, forma.
AUDIZIOAREN ERAGILEAK
-GAIA: Obrak gai bat badu(Melodia), landu egin behar da: Kantatuz (Na, na, na ...edota letra bat asmatu), irakurriz, txirularekin...
-ERRITMOA: Erritmoak informazioa ematen digu. eskemak adibidez lasaitasuna adierazten du. Hiruko konpasak bikoak baino biziagoak izaten dira. Jolas moduan eta imitazioz landu daiteke (Rabelen Boleroa).
-ARMONIA: Pachelbelen kanonaren baxua ikasiz gero, errazago konturatuko gara armoniaz.
-FORMA: Diskurtso baten jarraipena nahitaezkoa den bezala, formaren pertzepzioa ere beharrezkoa da entzunaldi batean. Horretarako
letrak erabiltzen dira gehienetan: A,B,C... Kolorezko kartoitxoekin egitea polita da.
-ORKESTAZIOA: Tinbreak zerikusia du musikaren izaera eta espresioarekin. Instrumentuen hotsak bereizten ikasi behar dute, eta orkestako
zatiak ere: egurra, metala… (Interneten baliabide asko dago)
Beste aukera bat Perkusiozko edota ORFF intrumentazioarekin jotzea da(Xilofonoa, metalofonoa…). Kasu honetan tonalitatea
eta zailtasun teknikoa kontuan izan behar ditugu.
-UMOREA: Gustav Mahlerrek bere 1. Sinfonian, Anai xanti kanon ezaguna erabiltzen du ehiztari baten hileta adierazteko.
-BERBALIZATZEA: Erritmoa asimilatzen laguntzen digu. Orain ikusiko dugun bezala, Intxuarrauslearen “Martxan” lehenik audizioan gaia
ezagutuko dugu.
MUSIKOGRAMA
Musikograma musikaren garapenaren errepresentazio eskematikoa da. Gogoratu nola aipatu dugun musikaren pertzepzioa denboran zehar ematen dela eta memoriak ez duela guztia gogoratzeko aukerarik ematen. Ikusmenak berriz, dimentsio espaziala dauka eta orainaldian kokatuta dago beti.
Musikogramak, sinbolo, kolore eta figura geometrikoen bitartez, musika obraren eskema (Partitura antzeko zerbait) eskaintzen du.
METODOLOGIA
Entzunaldia gutxienez hiru aldiz egitea komeni da memoriari eta ulermenari laguntzeko. Lehenengoan musikareninpresio orokorra jasoko du. Bigarrenean irakaslearekin jarraituko du arbelean eta hirugarrenean bere musikograma jarraituko du pulsazioa galdu gabe.